Abeltzaintza-jarduera tradizional eta jasangarri bat mantentzearen aldeko apustua egiten dugu, garai berrietara egokitua.

hau da Basabe

Abeltzaintza-ustiategi txiki bat gara

Lezaman (Amurrion) kokatuta, gure baserriaren tradizioa jarraitzea dugu helburu

Gaur egun arraza pirenaikoko 50 behi inguru ditugu. Azken hauek zuzeneko salmentan saltzen ditugun txahalak ekoizten dituzte. Bertako arraza bat da, gure lurrari lotua, duela urte gutxi desagertzeko zorian egon dena.

Eusko Labelek baimenduta gaude, gure okelaren zuzeneko salmenta egiteko. Doako banaketa egiten dugu Aiaraldean, Zuian, Gasteizen (bilketa puntua), Bilbon eta inguruetan.

Hauxe da gure historia:

Gure aurrekoen belaunaldi-txanda hartu genuen. Instalazioak modernizatzeko baserriko korta utzi eta gure azienda osoa eraikuntza berriko pabiloi batera pasa genuen, 35 behi eta 250 ardi Latxa bertoko arrazakoak gehienak (Piriniar eta Terreina).

Eskualdeko haragirako behi abelazkuntza-ustiategien lehen saria lortu genuen.

Eskualdeko ardien ustiategi sailean lehen saria lortu genuen.

Urte honetako uztailean, okelaren prezio baxuak ikusita, Eusko Label Okelaren zuzeneko salmenta egitea erabaki genuen. Lehenego haragi paketeak hiltegiak berak egiten zizkigun. Harrera ona izan zuen inguruko kontsumitzaileen artean.

Inguruko kontsumitzaileen harrera positiboa ikusita, 2011. urtean, Euskadiko abere-ustialeku hoberenenaren txapelketa irabazi eta gero, gure zatikatze eta ontziratze gela eraiki genuen baserrian bertan. Azken hau, Eusko Labelen kontrolen menpe eraiki genuen.

Familiaren ahalegin eta gure bezeroen konpromisoaren ondorioz, “Euskadiko abere-ustialeku hoberenaren” txapelketa berriro irabazi genuen.

“Euskadiko abere-ustialeku hoberenaren” txapelketa irabazi genuen berriro ere.

Gure lan egiteko modua aldatu eta, ardiak saldu ditugu. Eegun, arraza pirinaikoko behietan jarri dugu gure arreta guztia.